Altsasun bake epaile ordezkoaren kargua behar da

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:12

Garbitoki eraikinean du egoitza bake epaitegiak. ARTXIBOA

Garagarrilaren 17ra arte aurkez daitezke eskabideak.

Altsasuko Udalak deialdia egin du herriko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Bake epaile izendatua izateko baldintzak betetzen dituenak garagarrilaren 17ra arte aurkez dezake eskabidea Altsasuko udaletxean edo egoitza elektronikoaren bitartez. Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.