Udalak enkante bidez biltegia salduko du

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:40

Enkante bidez saldu nahi den eraikina baxuena da. UDALA

Eskaintzak aurkezteko epea garagarrilaren 17an despedituko da.

Altsasuko Udalak bere jabetzakoa den biltegi bat enkante publikoan eta prozedura ireki bidez salduko du. Eraikina San Pedro Bidea kaleko 2A zenbakiduna da, garai batean hiltegia izan zen. Udalak jakinarazi duenez, beheko solairua eta altura bat duen etxea eraiki daiteke bertan. Biltegi horrengatik Altsasuko Udalak 28.809,41 euro eskatzen ditu. Enkantean eskaintza egin nahi dutenek udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dute. Parte hartzeko jarri beharreko bermea 576,19 eurokoa da. Eraikinak 52 metro karratuko azalera du, beraz, guztira 102 metro karratu lukeen etxe bat eraikitzeko aukera ematen du.