Kirol klub eta elkarteek dirulaguntza eskaera aurkez dezakete

Guaixe 2024ko eka. 6a, 11:14

Ikusleak saskibaloi jokalariei begira. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea garagarrilaren 24an despedituko da.

Altsasuko kirol klubek eta elkarteek aurten beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten, Altsasuko Udalak haiei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. 28.272 euro banatuko ditu eskaera egiten dutenen artean. Deialdiaren berri altsasu.eus webgunean dago. Eskaerak aurkezteko epea garagarrilaren 24an despedituko da. Eskabideak eta dokumentazioa Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, aipatu web orrian dagoena. 

Udalaren dirulaguntza eska dezakete legez eratuta dauden eta helbide fiskala Altsasun duten kirol klub eta elkarteek, baldin eta helbide fiskala Altsasun badute eta beren jarduera nagusia Altsasun bertan egiten badute. Era berean, deialdi horren helburuekin kirol jarduera puntualak egiten dituzten eta Altsasuko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden erakunde ez kirolzaleak ere aurkeztu ahal izango dira.