Uda hasi aurretik urtero Trasteando taldeak kontzertua ematen du Iortia kultur gunean, eta aurten ez dira bakarrik egonen: Al Sejo errondaila izanen du Altsasuko taldeak lagun. Al Sejo Kantabriako Castro-Urdiales herriko errondaila da. 1995. urtean sortu zuten. Errepertorioan Habanera, Bolero, Pasobdoble, Caribe eta Andeetako erritmodun doinuak daude, bai abestutako kantak bai instrumentalak. Hamabost musikarik osatzen dute taldea, bi bakarkako abelari dituztelarik. Ekainaren 8an, larunbata, 19:30ean, Trasteando eta Al Sejoren kontzertua izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke, 6 eurotan.