Espainiako 23 urtez azpiko txirrindularitza selekzioak 23 urtez azpiko Nazioen Koparako baliagarria den Carrera de la Pazen (Txekiar Errepublika) parte hartu du egunotan, lau eguneko proba gogorrean.
Azkeneko etapa ekainaren 2ean jokatu zen. Espainiako selekzioko Enekoitz Azparren eguneko ihesaldian sartu zen, birtualki sailkapen orokorrean bigarren kokatuz. Baina azkeneko kilometroetan behera egin zuen Azparrenek, eta ezin izan zuen bere iheskide Mourisen erritmoa jarraitu. Mourisek etapa eta sailkapen orokorra irabazi zituen, eta sailkapen orokorrean Iker Mintegi altsasuarra hemezortzigarren sailkatu zen, selekzioko denborarik onena.