Institutuko ikasleen kontzertua

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:32

Altsasu institutuko ikasleak kontzerturako entsatzen.

Ekainaren 3an, astelehena, Altsasuko BHIko ikasleen kontzertua izanen da, Iortia zabalgunean.

Ikasturtean zehar txirularekin ikasitako kanten errepertorioa hartu eta oholtzara eramango dituzte Altsasu BHIko ikasleek, instrumenturen bat jotzen duten ikasleekin batera, ekainaren 3an, astelehena, 17:00etan, Iortia zabalgunean. Duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen ikasturte amaieran kontzertu bat egitearen ideia.