Maiatzaren 31n Korazonistetan jokatutako Futsal torneoan, kategoria batean LH5 eta LH6 mailako zortzi talde lehiatu ziren, eta finalean Futboleroak taldeak Sutegi hartu zuen mendean. DBH1 eta DBH2 mailako kategorian sei talde lehiatu ziren, eta azken segundotan BGA taldeak BSK taldeari irabazi zion. Txapelketa oso borrokatua izan zen, azken uneraino emozioa izan zuena.