Erkudengo Ama Abesbatzak Fundación Mil Caminosen aldeko kontzertu solidaria emanen du ekainaren 8an, larunbata, 20:00etan, Salamancako Musika Kontserbatorio Profesionalean. Sarrerak eskuratzeko gutxieneko bost euroko ekarpena egin behar da, auretik Maestro Avila Fonseca edo San Jose de Calasanz ikastetxeetan edo Amigos de la Bici klubaren egoitzan. Egunean bertan, kontzerutaren aurretik, sarrerak erosi ahalko dira ere. Altsasuko abesbatzarekin batera De mvsica Antiqva Koroak parte hartuko du kontzertu solidarioa ere. Camino Berciano da zuzendaria; eta haiekin batera Maria Espada sopranoak eta Gabriel Newsham pianojoleak parte hartuko dute ere.
Bestetik, azken astean "mugituak" izan dira Altsasuko abesbatzarendako. Maiatzren 25ean Valtierran izan ziren Musikaren Astearen barruan Valtierrako eta Zientruenigoko abesbatzekin, eta ekainaren 1ean Lizarran kantatu zuten. Kaleetatik abestu ondoren, elizan beste hiru abesbatzekin kontzertua eman zuten.