Ur hornidura zerbitzuagatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko eka. 7a, 11:10

Altsasuko Baratzeko bide plazako iturria. ARTXIBOA

Aurtengo lehen lauhilekoari dagokion ordainagiriak pagatzeko borondatezko epea zabalik dago.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo lehen lau hilabeteetako ur hornidura zerbitzuagatik ordainagiriak pagatzeko epea garilaren 5ean despedituko dela. Ordainagiriak kontu korrontean helbideratuta dituztenei udalak garagarrilaren 11n kargatuko die. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.