Altsasuko Udalak, Altsasuko Dendarien Elkartearekin (ADE) elkarlanean, Altsasu Bonua 2024 kanpaina martxan jarri du. Bonuak hilaren 14ra arte banatuko dira, eta haiek erabiltzeko epea hilarekin batera despedituko da. Haietako bat eskuratzen duenak kanpainan atxikitako 49 saltokietako batean erabiltzeko aukera izanen du. Bonuak aukera emanen du establezimenduetan 40 euroko erosketa egin eta 30 euro ordaintzeko. Hau da, %25eko deskontua izango du. Egitasmoak 15.000 euroko aurrekontua du eta 50.000 eurotik gorako jarduera ekonomikoa sortuko du.