Txirrindularitza

Ane Beltran de Heredia, podiumean

Guaixe 2024ko eka. 11a, 11:10

Ane Beltran de Heredia, eskuinean, Bergarako podiumean. UTZITAKOA

Laudion eta Bergaran hirugarren sailkatu zen txirrindulari altsasuarra

Ane Beltran de Heredia Fernandez altsasuarra (Timac Agro-Lacturale) gutxigatik ez zen igo Nafarroako Erlojupeko juniorren podiumera, laugarren sailkatu baitzen, baina maiatzean Emakumezkoen Euskaldun Txapelketarako puntuagarriak ziren bi probatan hirugarren sailkatu zen. 

Maiatzaren 18an Laudioko lasterketan hirugarren juniorra izan zen, eta maiatzaren 24an jokatutako Bergara Hiria VII. San Martzial Igoeran hirugarren sartu zen, Maier Olanoren (Zu-k Limousin) eta Irati Arangurenen (Andoain) atzetik. Ane Berastegi (Beratxa) laugarren sailkatu zen, eta Siets Goikoetxea (Beratxa) bederatzigarren.