Futbola

Altsasu kadeteak A, lehen mailara

Guaixe 2024ko eka. 12a, 10:00

Altsasu kadeteak A, garaipena ospatzen. UTZITAKOA

Bigarren kadeteen mailako igoera fasean Asdefor eta Itaroa Huarte mendean hartu eta gero, mailaz igo eta datorren denboraldian lehen kadete mailan jokatuko du talde altsasuarrak

Altsasu kadeteak A taldean ospatzeko egunek izan dira azken hauek. Bigarren kadeteen mailako laugarren multzoan lehiatzen zen taldea igoera faserako sailkatu zen, eta igoera faseko lehen kanporaketan Asdefor taldea mendean hartu eta gero, bigarren kanporaketan Itaroa Huarte mendean hartu zuten gorritxoek, joaneko partidan hiruna berdindu eta itzulikoan 1-2 irabazi eta gero. Hortaz, datorren denboraldian kadeteen lehen mailan jokatuko du taldeak.