Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa Altsasura iritsiko da

Guaixe 2024ko eka. 10a, 11:30

Ekainaren 10ean, astelehena, Dolores Fonzi Argentinako zinemagilearen 'Blondi' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Proiekzioaren ondoren Sonia Herrerarekin solasaldia izanen da.

Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionalaren 38. edizioa izanen da ekainaren 7tik 14era, eta aurten hiriburutik atera eta Altsasun, Lizarran eta Tafallan ere izanen dira erakusketaren emanaldiak. Hortaz, ekainaren 10ean, astelehena, 19:30ean, Blondi filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Dolores Fonzi argentinarra da filmaren zuzendaria eta aktore zerrendarena antzezpen onenaren saria irabazi zuen Buenos Airesko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdian, 2023an. Proiekzioaren ondoren Sonia Herrera ikus-entzunezko komunikazioan doktorea eta Publizitatean, ikus-entzunezkoak genero ikuspegitik aztertzen adituarekin solasaldia izanen da.

Sinopsia
Blondi eta Mirko lagun onenak dira. Izugarri gustuko dute elkarrekin bizitzea, musika bera etnzuten dute, film berberak ikusten ditzute eta lagun berberak dituzte. Haien arten dena perfektua da, baina nahiz eta ia adin berekoak direla dirudien arren, Blondi Mirkoren ama da.

Erakusketa
Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionala Espainiako estatuko lehenengoa izan zen; 1987tik geroztik egiten da eta Nafarroako kulturarako garrantzitsua da. Helburuak emakume zinemagileen lidergoa indartzea eta ikustarazatea da; genero ikuspegia eta feminismoa arlo guztietara eramatea, zinema tresna gisa erabilita, hegemonikoki ezarri diren kontaketen alternatiba diren kontaketa sortuz.