Haria deitzen da Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako irakasleek gazte eta helduen taldeendako prestatu duten ikasturte amaierako ikuskizuna. Irantzu Gonzalez eskolako zuzendari eta koreografoaren hitzetan, "hari bat bilatu nahi izan dugu, inoiz baino hobe esanda". Ikuskizuna ekainaren 22an, larunbata, izanen da, eta bi saio egonen dira: 18:00etan eta 20:00etan. Sarrerak ekainaren 12tik aurrera eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian, 7 eurotan.
Ekainaren 15ean, larunbata, eskolako haur eta gaztetxoen taldeen Harry Potter ikuskizuna izanen da.