Altsasuko eskalatzaileek rokodromoa egiteko lanei ekin zieten iraila hasieran. Navarro Villoslada eskolak izandako eraikinaren patioan zegoen eraikina ixteko pareta jaso zuten. 300.000 pezeta (1.803 euro) balio zuen lan horrek. Hura eginda barruan oholak eta eskaladarako euskarriak jarri zituzten. Udalarekin harremanetan zeuden, baina lanak finantzatzeko kamisetak ere atera zituzten. Eta aurrekontua estaltzen ez bazuten beraien poltsikotik jartzea aurreikusi zuten.