Biak Batek beka deialdia egin du

Guaixe 2024ko eka. 11a, 10:03

Biak Bat elkarteko lau kide txakurrekin batera. UTZITAKOA

Estreinakoz hiru beka deialdi egin ditu, ‘Lau zango, milaka irri’ animalia eta naturarekin lagundutako esku-hartzea programarako beka deialdia. Eskabideak aurkezteko epea hilaren 14an despedituko da.

Biak Bat elkarteak beka programa martxan jarri du. Deialdiaren helburu nagusia da bere garapenean laguntza behar duten haur eta gazteak Animaliek Lagundutako Esku-hartze programetarako sarbidea eta parte hartzea da, zehazki, Biak Bat Elkarteak garatutako “Lau zango, milaka irri” programara. Aipatuta programa horrek garapen-behar iraunkor edo aldi baterako dituzten 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Animaliekin egindako esku-hartzeen ikuspegi globalizatuak askotariko beharrak lantzeko aukera ematen die Biak Batekoei eta, naturan lan egitearekin batera, ikaskuntza-testuinguru gisa, pertsonaren ongizatea eta autonomia areagotzen laguntzen du.

Elkartekideek jakinarazi dutenez, haur eta gazteen garapena laguntzen duten programen eta gizarte konpromisoaren arteko batasunetik sortu da deialdia. Aurten beka programak Breedna eta Does SL enpresen laguntza eta banakako dohaintzen laguntza izan du. 

Hiru beka
Hego Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago beka deialdia, garapenean behar iraunkorrak edo aldi baterakoak dituztenen eratorritako gastuei aurre egiteko beka deialdia da Biak Bat elkartearena. Aurreneko beka, Breedna Bekak, Animaliek Lagundutako Esku-hartze “Lau zango, milaka irri” programan, hiruhileko bateko banakako saioen %100 bere gain hartzen du. Entitateak Altsasuko egoitzan egingo diren saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta astero egingo dira.

Bigarren beka Does SL Beka da, Animaliek Lagundutako Esku-hartze “Lau zango, milaka irri” programan, hiruhileko bateko banakako saioen %100 bere gain hartzen du. Entitateak Altsasuko egoitzan egingo diren saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta astero egingo dira.

Azkenik, Biak Bat Beka dago, Animaliek Lagundutako Esku-hartze “Lau zango, milaka irri” programan, hiruhileko bateko banakako saioen %50 bere gain hartzen du. Entitateak Altsasuko egoitzan egingo diren saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta astero egingo dira. Beka aplikatu ondoren, familiarendako saioko kostua 20 eurokoa izango da.

Eskabideak 
Biak Bat elkartearen beka deialdian interesa duenak eskaerak garagarrilaren 14ra arte aurkez dezake biakbat.eus/eu/ webgunean dagoen galdetegia betez. Elkarteko kideek jasotako eskaerak aztertu eta baremazioa egingo dute garilaren 15era bitartean. Jakinarazi dutenez, “prozesu horretan, entitateak eskabidean emandako datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa eska diezaioke eskatzaileari. Adierazitako epean dokumentazioa ez emateak deialditik kanpo geratzea ekarriko du”. Honako agiriak lirateke: Familia Liburua; Familia ugariko txartela;Guraso edota legezko tutore baten edo bien langabezia egoera: Familia unitatearen diru sarreren aitorpena, eta halakorik egiaztatu ezin denean familia unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako guztien diru-sarreren aitorpena eta, azkenik, emandako datuen egiazkotasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentazio

Elkarteak garilaren 22an ebatziko du beka deialdia eta onuradunei jakinaraziko die. Bekak eskuratzen dituztenek elkarteko profesional taldearekin bilera egingo dute, esku-hartzea garatuko duten profesionalak ezagutzeko, eguna, ordua adosteko, esku-hartzea planifikatzeko eta abar.