Abadiñok juniorren mailako I. Urkiolako Igoera hartu zuen ekainaren 8an, Euskal Herria Trofeorako baliagarria zen bosgarren eta azken proba. Abadiñotik abiatuta, Urkiolako gaina zen helmuga, 86 km-ko etapa ederrean.
Alimco-Campagnolo taldeko Hodei Muñoz izan zen azkarrena (2:01:00), atzetik segika zuen laukoteari 7 segundo aterata. Iker Gomez altsasuarra (Quesos Albeniz) hamabosgarren sailkatu zen (2:02:20). Ekain Imaz altsasuarra (Tolosa/Danena) 19. iritsi zen (2:02:48), Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 25. eta Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 54.