Ekainaren 9an eliteen eta 23 urtez azpikoen Lizarrako Udala Emakumeen VI. Saria jokatu zen, aldi berean elite eta 23 urtez azpiko Nafarroako Txapelketa zena. 101,9 km-ko lasterketa gorabeheratsua Maria Garauk (Cantabria Deporte-Rio Miera) irabazi zuen, Gina Del Riorekin (Andona Club Ciclista) esprint estua jokatu eta gero.
Nahia Imaz Perez altsasuarra (Team Zatika Bike) hamaikagarren sailkatu zen, minutu batera sartutako tropelaren barruan, eta lehen nafarra izan zenez, Nafarroako txapelduna dugu. Nafarroako txapeldunordea Maria Muñoz da (Bizikume), 1:59ra, eta hirugarrena Goretti Sesma (Vipeq Team), 4:01era. Guztira 55 txirrindulari sailkatu ziren Lizarrako lasterketan.