Urteroko sari banaketa egin zuen Nafarroako Gastronomia Akademiak hilaren 11n. Sarien hamabosgarren edizioan erakundeak Carlos Oiarbide sukaldari altsasuarrari Ibilbide Profesionalaren saria eman zin. Akademiako kideek azaldu zutenez, Oiarbidek "mende erdiko dedikazioagatik herrialdeko jatetxe onenetan, bai eta lehengaia eta elaborazio bikaina sakon ezagutzeagatik ere" merezi zuela aitortza. Sari banaketa ekitaldia Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren egoitzan egin zen eta han gastronomia, politika eta erakundeetako ordezari ugarik bat egin zuten.