Altsasun lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordaintzeko garaia da

Guaixe 2024ko eka. 19a, 11:29

Altsasuko ikuspegia Barga aldetik. ARTXIBOA

Horretarako epea garilaren 26an despedituko da. 

 Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea zabalik dago. Aurtengo lehen seihilekoari dagokiona da orain pagatu beharrekoa. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean garagarrilaren 20an kargatuko die udalak pagatu beharrekoa. Ordainagiriak helbideratu gabe dutenek La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Horretarako garilaren 26ra arteko epea dute. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.