Pilota

Altsasuk Herrien Arteko Txapelketa Absolutuaren finalerdiak hartuko ditu

Guaixe 2024ko eka. 21a, 12:00

Burundak hartuko du hitzordu bikoitza.

Jardunaldi bikoitza hartuko du Burunda pilotalekuak: Doneztebe vs Zizur, eta Larraun vs Leitza

Herrien Arteko Txapelketa Absolutua ere azken txanpan dago. Finalerdiak asteburuan jokatuko dira, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Ekainaren 22an, larunbata, 10:30ean, Doneztebe eta Zizur taldeen arteko finalerdia jokatuko da, kadeteen, jubenilen eta seniorren mailan. Eta ekainaren 23an, igandea, 10:30ean Larraun eta Leitza herrien arteko hiru partidak jokatuko dira, aipatu hiru mailatan.