Herrien Arteko Txapelketaren finalerdiak Altsasun

Guaixe 2024ko eka. 21a, 13:12

Pilota partidu bat Burunda frontoian. ARTXIBOA

Ekainaren 22an eta 23an, larunbata eta igandea, Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren partidak izanen dira, Burunda pilotalekuan. Doneztebe Zizurren aurka eta Larraun Leitzaren kontra ariko dira jokoan, hurrenez hurren.

Nafarroako Herriarteko Txapelketaren kadete, gazte eta absolutu mailako pilota partidak jokatuko dira ekainaren 22an eta 23an, Altsasuko Burunda frontoian, 10:30etik aurrera. Larunbatean Doneztebe eta Zizur ariko dira, eta igandean Larraun eta Leitza izanen dira aurkariak.