Ekainaren 29a gorriz markatutako eguna da Altsasun: San Pedro eguna. San Pedro baselizaren inguruan, sanpedrozelain, ospatuko dute herriko patroiaren eguna, eta aurten larunbata denez jende asko espero da.
Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, 10:30etik aurrera zelairarako sarrera Urdiaindik eginen da. Mugikortasun mugatua dutenei beramiatuko zaie zelaira autoz iritsi ahal izatea. Debekatua egonen da errepide bazterrean aparkatzea; Dantzalekuko igerilekuetan eta futbol zelaia aparkalekua egokituko dute.
San Pedroko erromeria "toki paregabean" ospatzen da, eta ingurune naturalaren zaintarako guztien laguntza "ezinbestekoa" dela esan du udalak; zabor ontziak eta kontainerrak zelai guztian zehar egonen dira, eta komun kimikoak publikoak direla eta ongi mantentzeko deia luzatu du udalak. Bestetik, txosnetan edalontzi birziklatuak erabiliko dituzt eta suak partekatzea eskatzen du ere. Debekatuta daude suziriak, petardoak, kristalezko objektuak, ziztatzaileak edo sukoiak eramatea. Bukatzeko arduraz kontsumitzeko eta festak berdintasunean ospatzeko deia egin du ere udalak.
Altsasuko San Pedro eguna
Ekainak 29 larunbata
10:00 Udalbaltza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko da.
10:45 Auzatea eta zortzikoa.
14:30 Bazkariak.
17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena eta puruen banaketa.
20:00 – 22:00 / 24:00 – 02:30 Fand&Go taldearekin dantzaldia, Foru plazan.