Altsasuko Jai Batzordearen lehenengo batzarra

Guaixe 2024ko eka. 25a, 12:30

2023ko Altsasuko festetan jai batzordearen karpa. ARTXIBOA

Ekainaren 26an, asteazkena, Altsasuko festen antolakuntzarekin hasteko lehenengo batzarra eginen dute, Gure Etxean.

Altsasuko Jai Bartzordeak etxetara bidali duen eskutitz baten bitartez 2024ko Altsasuko festen antolaketarekin "parte izateko" gonbidapena egien dute. Ekainaren 26an, asteazkena, 18:00etan, eginen dute lehenengo batzarra, Gure Etxean. 

Jai Batzordea 2020an sortu zen, eta gutunean azaldu dutenez, "hamarnaka pertsonen lan eskergaren bidez, kirol ikuskizun, kontzertu, bazkar eta abarrez beteriko festak antolatzea lortu dugu". Jai Batzordearen oinarria "asanblada" da eta elkarlanaren bidez lan egiten dutela gaineratu dute: "Instituzioetatik kanpo kalitatezko aisialdia antolatzea du helburu". Hortaz, bertan antolatzen direnak jai giroaren beharrak eta interesak islatu ditzaketen ume, gazte eta helduendako egitaraua sortu nahi dute. "Aldarrikapen politikoa alde batera utzi beharrean jaietan hauen bozgorailu d Jai Batzordea. Langilerairen kontrako erasoen aurrera jarrera argia da, gure espazioetan faxistak, poliziak eta erasotzaileak ez dira ongi etorriak".