Altsasu institutuan lanak eginen dira udan

Guaixe 2024ko uzt. 1a, 11:13

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko kirol pista. UTZITAKOA

100.000 euroko aurrekontua dute.

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan Hezkuntza Departamentuak lanak eginen ditu udan. Alde batetik, patioko zorua, saskibaloiko saskiak eta areto futboleko ateak ere berrituko ditu. Horretara 60.000 euro bideratuko ditu. Horretaz aparte, institutuko eraikin zaharreko lehen solairuko komunak ere berrituko ditu Hezkuntza Departamentuak. Lan horiek 40.000 euroko aurrekontua dute. Lanak irailerako despedituta izanen dira.