Futbola

Oier Gastesik Athletic-ekin egingo du aurre denboraldia

Guaixe 2024ko uzt. 3a, 11:30

Oier Gastesi. ATHLETIC CLUB

Bilbao Athletic-eko atezain altsasuarrak talde nagusiarekin egingo du prestaketa

Athletic taldeak uztailaren 8an hasiko du aurre denboraldia. Harrobiko Bilbao Athletic taldeko zazpi jokalari deitu dituzte talde nagusiarekin aurre denboraldia egitera, tartean Oier Gastesi Serrano altsasuarra. 

Oier Gastesi Bilbao Athletic taldeko atezaina da, Padillarekin batera. Joan zen denboraldian Bigarren Federazioko txapelduna izan zen Bilbao Athletic, eta mailaz igo zen. Aurten Lehen RFEF mailan jokatuko du Athletic-en harrobiak.