Altsasuko Udalaren Hirigintza Batzordeak ontzat eman du Altsasuko Mugikortasunari eta Trafikoari buruzko udal Ordenantzaren 46. artikulua aldatzea. Aldaketa horren bidez Ordenantzaren artikulu horretan atal berri bat sartu nahi da, pasabide-lizentzia duten lokaletara sartzeko espaloiko ertza jaisteko baldintzak arautzen dituena.
Artikuluari gehitutako testuarekin udalak espaloi ertzetik eraikineko fatxadara oinezkoendako egon beharreko espazioa arautu nahi du. Horrela, irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzen legea garatzen duena. Horren arabera, espaloi ertza beheratzen denean 1,80 metrokoa edo handiagoko pasabide libreko zabalera bermatu beharko da oinezkoendako espazioan. Nolanahi ere, 1,20 metroko gutxieneko pasabide-zabalera librea bermatu beharko da. 2010Eko legedia indarrean sartu aurretik egindako espaloietan arrazoizko doikuntzak egin daitezkeen espazioetan bakarrik eskatu ahal izango da, beharrezkoak eta egokiak diren eta neurriz kanpoko edo bidegabeko kargarik ezartzen ez dutenean. Proposatutako aldaketako testua altsasu.eus webgunean kontsultatu daiteke.