Altsasuko Udalak etxerako egur loteak banatzeko zozketa egin zuen garagarrilaren 25ean. Guztira 85 herritarren eskaerak onartu ditu. Haietako bakoitzak, 20 euroren truke, 3.000 kilo inguruko aprobetxamendu bata eskuratuko du. Aurtengo egur loteak Torretxiki dermioan daude. Ordenantza ez betetzeagatik hamaika eskaera atzera bota zituen udalak.