Gazteenen artean Adimen Artifizialak (AA) beren bizitzan duen potentziala zabaltzeko asmoz, LuzIA Fundazioak 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu zituen. Haietan 200 ikaslek parte hartu zuten, tartean Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleak. Saioen edukia dibulgaziozkoa eta zeharkakoa izan zen. Ikasleek hiru saio izan zituzten: teknikoa, praktikoa eta etikoa. Lehenengoan AAren funtzionamenduari buruz hitz egin bazen, bigarrenean tresna gisa erabiltzeko adibide praktikoak proposatu ziren; etikaren arloan, berriz, AAren joerei eta teknologia hori ondo edo gaizki erabiltzearen ondorioei buruz hausnartu zen.
Jarduera horiekin eta beste batzuekin, azken batean, "AA gizartearen artean zabaltzea, STEM bokazioak bultzatzea eta herritarren garapen teknologikoari laguntzea" bilatzen du LuzIA fundazioak.
Fundazioaz
LuzIA Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibide gisa sortu zen, adimen artifizial etikoaren garapena sustatzeko eta zabaltzeko, fidagarria eta desorekarik gabea, bai eta Nafarroak adimen artifizialeko ekosistemetan ezagutza-, garapen- eta inplementazio-maila lortzea lortzeko ere. Bere patronatua Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Industria Fundazioak (FIN) eta Helphone, iAR, ARPA Fundazioa, Exkal, Das-Nano eta Veridas enpresek osatzen dute.