Futbola

Athletic-ek Oier Gastesi lotu du

Guaixe 2024ko uztailaren 9a

Oier Gastesi, erdian, buelta emanda, Athletic-eko lehen entrenamendu egunean. ATHLETIC CLUB

Atezain altsasuarrak 2026ra arte berritu du Ibaiganeko klubarekin

Bilbao Athletic taldeko Oier Gastesi Serrano atezainak (2003, Altsasu) beste urte batez berritu du talde zuri-gorriarekin. Hain zuzen ere altsasuarrak uztailaren 8an hasi zuen aurre denboraldia, Athletic talde nagusiarekin Valverderen esanetara entrenatzen.