Uztailaren 2an Erkudengo ama birjinaren eguna izan zen, eta haren irudia Altsasuko elizara eraman zuten. Bederatziurrena beteta, uztailaren 14an, igandea, Ulaiarren dagoen ermitara erromerian eramanen dute ama birjina. 09:30 inguru elizatik prozesioa aterako da eta 11:00etan ermitara iritsi eta Erkudenen omenezko meza eginen dute. Erkudeni eskainitako ereserkia abestu ondoren, hamaiketakoak izanen dira. Txistulariek musika jarriko dute, eta zortzikoak dantzera animatuko direnak ere izanen dira. Altsasuko Udalak ardoa, gazta eta ura emanen du.
Bestetik, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak ere erromeria eginen du Erkuden ermitara. 8:30ean taldearen egoitzatik aterako dira, Torre Txikira joanen dira, eta ondoren Erkudenera jaitsiko dira.