Mutiko Txikiak peña 50. urteurrena prestatzen ari da

Guaixe 2024ko uzt. 12a, 10:39

Altsasuko Peñak 2023ko Altsasuko festetan. ARTXIBOA

Uztailaren 27an, osteguna, Altsasuko peñaren urteurrena prestatzeko batzarra eginen dute, Gure Etxean.

2024ko Altsasuko festetan Mutiko Txikiak peñak mendi erdia beteko du, eta urteurrena ospatzeko antolakuntza lanetan ari dira. Hortaz, uztailaren 16an, asteartea, 19:00etan, koadradun gorri eta txuriko alkandoraren peñaren urteurrena antolatzeko batzarra eginen dute, Gure Etxean. Urteurren ospakizuna irailaren 13an, ostirala, izanen da, eta batzarran, besteak beste, egun horretako hamaiketako, bazkaria, kamiseta eta txarangari buruz hitz eginen dute.