Altsasuko festetako irudia aukeratzeko garaia

Guaixe 2024ko uzt. 15a, 11:46

2024ko Altsasuko festetako kartel lehiaketaren finalistak. ALTSASUKO UDALA

Uztailaren 19ra arte 16 urte baino gehiago dituzten altsasuarrek festetako kartelaren bozketan parte har dezakete.

Irailaren 11tik 15era ospatuko dira 2024ko Altsasuko festak eta pixkanaka antolaketarekin ari dira. Altsasuko Udalak kartel lehiaketako finalisten berri eman du, eta uztailaren 15etik 19ra 16 urtetik gorako altsasuarrek gustukoen duten irudia aukera dezakete Altsasuko Udaleko webgunean. Epaimahaiak bi finalista aukeratu ditu: Algara, bagara, festara! eta Plazan dantzan irudiak.