Erkuden eguna ospatu zuten uztailaren 14an, Altsasun. Uztailaren 2an birjinaren irudia herriko elizara eraman zuten, eta bederatziurrena pasata, irudia erromerian Erkudengo ermitara eraman zuten. Mezaren ondoren, udalak gazta eta ardoa banatu zuen, eta zortzikoak dantzatu ziren.