Ospa Eguna antolatzeko batzarra

Guaixe 2024ko uztailaren 16a

Uztailaren 17an, asteazkena, Ospa Egunaren batzarra izanen da, Altsasuko Gaztetxean.

Ospa Eguna antolatzeko batzarra eginen dute uztailaren 17an, asteazkena, 18:00etan, Altsasuko Gaztetxean. Aurreko urtean ospatu ez zen Ospa Eguna ospatu, eta aurten bueltan izanen da eta dagoeneko prestatzen hasi dira.