Irailean jokatuko da 3x3 Street Altsasu Txapelketa

Guaixe 2024ko uzt. 18a, 10:05

2023ko 3x3 txapelketako partaideak. ARTXIBOA

Irailaren 3an, asteartea, jokatuko da Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak antolatutako txapelketa, Intxostiapuntako kantxan. Izena ematea zabalik dago.

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak antolatutako 3x3 Street Altsasu saskibaloi txapelketa irailaren 3an, asteartea, jokatuko da Intxostiapuntako plazako saskibaloi kantxan. Hiruko taldeek hartuko dute parte kaleko txapelketa honetan, eta izena ematea zabalik dago (608 901 770). Talde bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. CBASKetik azaldu dutenez, talde bakoitzak, gehienez, federatutako bi kide izan ahalko ditu. Txapelketarekin batera hiruko jaurtiketen torneoa jokatuko da.

3x3 Street Altsasu Txapelketa gauzatzen den bitartean DJ-ak, barbakoa, sarien zozketa eta giroa iragarri dituzte.