Ganbarazelai azokaren edizio berri bat

Guaixe 2024ko uztailaren 23a

Uztailaren 28an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da Iortia zabalgunean.

Proiektuak elkarteak sustatutako Ganbarazelai bigarren eskuko azokaren hirugarren edizioa izanen da uztailaren 28an, igandea, 09:00etatik aurrera, Iortia zabalgunean. Goizean zehar azoka, musika, pintxo potea eta David Comin 215 DJ Garraxi Irratia Checkpoint 3.0-rekin zuzeneko emanaldia izanen dira. Informazio gehiago 637 947 054 Whatsappean, ganbarazelai.org webgunean eta ganbarazelai sakana sare sozialetan.