Ekainaren 22an Altsasuko Tenis Rubor Elkarteko I. Rankingeko finalak jokatu ziren. Rankingak arrakasta eta parte hartze ederra izan du, eta finaletan oso giro ona egon zen. 16 urtetik azpiko finalean, Unai Zelaia gailendu zitzaion Aimar Maciari, eta 16 urtetik gorako kategorian Asier Arratibelek Ion Zubiria hartu zuen mendean. Finala Altsasuko Zelandi kiroldegiko tenis pista berriaren mustutze ekitaldia bilakatu zen. Altsasuko alkate Javier Ollo bertan izan zen, eta sari ematea auzatearekin despeditu zen.