Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakeko kideek jakinarazi dutenez, Altsasuk hartuko du aurtengo Gazte Topagune Sozialista. Antolatzaileek adierazi dutenez, "hausnarketarako, eztabaidarako eta komunitatea eraikitzeko topagunea izanen da". Topagunean "aktualitateaz eta hurrengo urtetan eman beharreko pausoez" hitz eginen dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, "gazte langileok ere kapitalismoari, gerrari eta austeritateari aurre egingo dion alternatiba sozialistaren aldeko borrokan batu behar gara". Topaguneak norabide horretan ekarpena egitea nahi dute GKS eta IAko kideek. Jakinarazi dutenez, "egitarau zabala eta parte hartzailea" antolatu dute. Altsasuk Gazte Topagune Sozialista 2021ean hartu zuen ere.