Sute batek esnatu ditu Zumalakarregi plazako bizilagunak gaur 05:10 aldera. Itziar arrandegia zenaren parean piztu da sua. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, aldameneko JJ tabernak parean pilatuta zituen terrazako aulkietan eta mahaietan piztu zen sua. Garrek arrandegia hartu zuen lokaleko fatxada eta leihoak hondatu ditu. Horretaz aparte, JJ tabernako itzalkin bat hondatu dute. Eraikinaren behe solairuan estalpe bat dago eta horrek galarazi du garrek zuzenean eraikineko fatxadan gora egitea eta beste etxebizitzaren batera zabaltzea sua.
Sutea piztu eta hamar minutura han zeuden suhiltzaileak. Haiekin batera anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruila iritsi dira. Sutea itzali ondoren, hura piztu izanaren arrazoiak ikertu dituzte.
#UltimaHora #AzkenOrdua
— Festaro/Auzo News (@AuzoNews) July 25, 2024
Esta pasada noche se ha originado un #incendio en la Pescaderia Itziar de la localidad #Navarra de #Altsasu https://t.co/QvBczAmGWH pic.twitter.com/Wz65rBNatj
Lan horiek despedituta, goizean argindar eta telefono enpresetako langileak plazan izan dira, elektrizitate eta zuntz zerbitzua berrezartzeko lanak egiten, garrek kable horiek ere kixkali baitituzte eta zerbitzuak eten; plaza argindarrik gabe gelditu zen; gas sarea eraikinaren beste aldean dago.