Udalak biltegia saldu du

Guaixe 2024ko uzt. 31a, 11:14

Altsasuko Udalak saldu duen biltegia. ARTXIBOA

Enkante bidez saldutako tokian etxe bat egiteko aukera dago.

Altsasuko Udalak enkante bidez hainbat ondasun saltzeko deialdia egin zuen. Salgaien artean Pedro Bidea kaleko 2A zenbakian dagoen biltegia zegoen. Harengatik udalak 28.809,41 euro eskatzen zituen eta enkantean 34.000 euro ordaindu dituzte hura eskuratzeagatik. Biltegiak 52 metro karratuko azalera du. Bota ondoren han beheko solairua eta altura bat duen etxea eraiki daiteke. Hau da, 102 metro karratu lukeen etxe bat eraikitzeko aukera ematen du.