Astekaria

"Helburu politikoa dugu; iritzia eman beharra"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko uzt. 30a, 13:07

Ander Chamorro eta Alba de los Ojos podcastaren bigarren denboraldirako argazkiak egiten. MARTA CV FOTOGRAFIA @MARTACVFOTOGRAFIA

Arte Dramatiko ikasketetan elkar ezagutu zuten Ander Chamorro altsasuarrak eta Alba de los Ojos 'Virgo'-k. Podcast bat sortu zuten: 'Prácticamente Perfectas'.

Lehenengo denboraldiaren azken kapitulua Haritza tabernan grabatu zuten, uztailaren 26an.

1. Nola sortu zen podcasta?
Virgo. Arte Dramatikoko unibertsitatean elkar ezagutu genuen, Madrilen, eta bigarren mailan La Pija y La Quinquirekin eta abarrekin boom bat zegoen. Gu pedorro batzuk garenez, podcast bat egitea pentsatu genuen.
Ander. Denborarik ez genuenez, hor gelditu zen, baina laugarren mailan izan genuen irakasle bat, Marta Voz, sare sozialen garrantziaz hitz egin zigula. Aurrera egin genuen.

2. Zein da helburua? 
A. Beti esan digute podcast bat egin behar genuela duo dinamikoa garelako. Helburu politiko bat dugu, iritzia emateko behar oso garrantzitsua. 
V. Artistikoki frustratuta geunden. Esan genuen: azaleratu behar ditugun hainbat ideia politiko ditugu, duo dinamikoa gara eta artistikoki frustratuta gaude. Podcast bat egin behar dugu.

3. Zertaz hitz egiten duzue? 
V. Garatzen joan den heinean kontziente izan gara zer kontatu nahi izan dugun. Gure publikoa Z belaunaldia da, eta kontatu nahi ditugun gauzak beraiei mugitzen dietenak dira. Gai indartsuak lantzen ditugu, feminismoa edo LGTB borroka bezala, baita pop kultura, haurtzaroko telesailak eta abarrez hitz egiten dugu ere.
A. Sare sozialak kontuan izan behar ditugu ere; ez dute aukerarik ematen eduki politikoa erakusteko, baina gure haurtzaroaz hitz egiten badugu eta pixkanaka LGTB borroka edo feminismo pixka bat sartzen badugu... 14 edo 15 urteko gaztetxo batek entzuten bagaitu eta bakarrik ez dagoela sentitzen badu, gu pozik. 

4. Zein baliabide tekniko dituzue? 
A. Virgoren aita produktorea da eta mikrofonoak eta abar utzi dizkigu. Ni bideoaz arduratzen naiz; iphone bat. Oso etxekoa da. Gutxienekoarekin hoberena ematen saiatzen gara; profesionala ikustea. Virgok soinu muntaia egiten du, eta ni sare sozialez arduratzen naiz. 
V. Haritza Tabernako saiorako laguntzeko prest jende pila bat agertu da: Iñaki, Marta, kamerak utziko dizkigute...

5. Zer prestatu duzue zuzeneko saiorako?
V. Zer den podcast bat, zergatik egin dugun eta zergatik boom bat egon den kontatu dugu. Denboraldi honetan gertatu zaigunaren errepasoa egin dugu ere; gauza pila bat gertatu zaizkigu. 
A. Sailak egin ditugu ere, eta azaldu dugu zergatik aurkeztu behar garen alkatetzara. Ez dakit nola hartuko duen herriak, baina gu guztiarekin joango gara; umorearekin.

6. Podcastean paper bat egiten duzue edo zuek zarete? 
V. Lerro oso fin bat dago. Ez da lagunekin tabernan egotea bezala, baina, aldi berean, ez dut esaten hiru, bi, bat eta pertsonaia hasten da.
A. Galdetzen didatenean esaten diet gu garela baina exageratuta... Baina gero pentsatzen dut eta ni naizela sentitzen dut. Gure barrutik ateratzen den zerbait da. 

7. Graduatu zarete. Nolakoak izan dira lau urte hauek?
V. Nolakoak izan dira horri buruzko kapitulu oso bat egiteko! 
A. Oso fuertea izan da. Gure iritzia da unibertsitatearen bizitza beste estereotipo eta gezur bat dela, eta errealitatea kontatu nahi izan dugu.
V. Lau urte oso gogorrak izan dira, eta gehienbat arlo pertsonalean asko hezi naiz. Ez hainbeste akademikoan. Horregatik sortu zen podcasta.

8. Berriz egingo zenukete? 
A. Ufa! Momentu honetan ez dut gehiago ikasi nahi. Badira gauza on batzuk berriz egitea gustatuko litzaizkidakenak. Etorkizuneko Ander lehenengo mailakora joango balitz eta gertatuko guztia kontatuko baliote, egingo nuke. 
V. Nik ere egingo nuke. Oso gaizki pasa dut, eta bigarren mailan uztekotan egon nintzen. Baina etorkizunetik etorriko balitz, geldituko nintzateke.

9. Etorkizunerako proiektuak? 
A. Antzerki baterako deitu didate, Euskal Herriko konpainia baterako, eta oso pozik nago genero ikuspegiarekin egina dagoela, feminista da. Musikal batean hartu naute ere Bartzelonan. 
V. Ni lasaiagoa naiz. Piano ikasketa profesionalak egingo ditut eta ea tokiren batean abesteko aukera dudan.

10 Podcastaren bigarren denboraldia egongo da?
A. Bai, gainera elkartzeko aitzakia bada.
V. Ideiak ditugu, nola hobetu ikusten ari gara... Gogoa handiak ditut; pertsonalki asko betetzen dit.

11. Izena nondik dator?
A. Ikasketetan ateratatko zerbait izan zen ere; askotan esaten genuen, "dena ongi egiten duzu, zein perfektua zaren". Konturatu ginen denak garela perfektuak.