Lanak Lanbide Heziketa institutuan

Guaixe 2024ko uzt. 29a, 11:00

Sakana Lanbide Heziketa institutua. ARTXIBOA

Udan ikastetxea itxita dagoela baliatzen ari dira azpiegiturak hobetzeko.

Hezkuntza Departamentua Sakana Lanbide Heziketa (LH) institutuko hezkuntza azpiegiturak hobetzeko lanak egiten ari da udan. Altsasun dagoen ikastetxean teknologia aplikatuko ikasgelak (ATECA) sortzeko espazioak eraberritzen ari da. Horrela, Hezkuntza Departamentuak espazio horiek Nafarroako LHko ikastetxe publikoen sarean integratzeko planarekin jarraitzen du. Ikasgela arruntak lan-inguruneetara hurbiltzen diren espazio bihurtzea da ATECAren funtsa, sektore produktibo bakoitzaren berezko baliabideak simulagailuen eta bestelako elementu teknologikoen bidez txertatuta.

Bestetik, Sakana LH institutuan azken urteotan ikasle kopurua nabarmen hazi da eta, ondorioz, instalazio guztien erabilera trinkoa egin da. Hori kontuan izanik ikastetxea hainbat lan egiten ari da Hezkuntza Departamentua.