Mariano Haro korrikalari handia zena, uztailaren 27an zendu zen, 84 urte zituela. Valladoliden jaioa, berehala nabarmentzen hasi zen eta korrikalari aparta izan zen, Espainiako txapeldun handia. 11 aldiz izan zen Espainiako txapelduna, eta bost errekor apurtu zituen. Nazioarteko probetan ere nabarmendu zen. Hiru aldiz jarrian Munduko Kross txapeldunordea izan zen. Mexico 1968ko Olinpiar Jokoetan 3.000 m oztopoetan deskalifikatu zuten, epaileen akatsa tarteko; Munich 1972-ean 5.000 metrotan eta 10.000 metrotan aritu zen eta azken honetan laugarren izan zen, estatuko errekorra eta bere marka onena (27:48.14); eta Montreal 1976ean seigarren sailkatu zen 10.000 metrotan.
Altsasuko Krosean sarritan aritu izan zen, baita irabazi ere. 1978an Dantzalekun jokatutako Espainiako Kros Txapelketan Mariano Haro hirugarren sailkatu zen, Fernando Cerradaren eta Jose Luis Gonzalezen atzetik. Handik gutxira erretiratu zen.