Txirrindulariak

Iparraldekoak nagusi Aiegin

Guaixe 2024ko uzt. 30a, 10:20

Iker Gomez, helmugara iristen. TXIRRINDULARIAK

Iker Gomez altsasuarra laugarren izan zen Ellande Larrondek irabazitako proban

Uztailaren 27an juniorren mailako XXVII. Lizarra Txirrindularitza Kluba saria jokatu zen. Tropelak 82 km zituen aurretik, eta proba aurreikusi bezain mugitua izan zen. Aiegiko helmugara tantaka iritsi ziren txirrindulariak, Ellande Larronde (URT Velo 64) buru zela (2:05:47), Iparralde taldeko Xabi Sascoren aurretik (2:05:49). Iker Gomez altsasuarra (Quesos Albeniz) laugarren sailkatu zen (2:08:21). 

Mikel Viloria (Quesos Albeniz) 29. iritsi zen, Eñaut Oiarbide (Quesos Albeniz) 39., Ekain Imaz (Tolosa / Danena) 44. eta Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 51. Txirrindulari askok ezin izan zuten proba bukatu. 

Iparralde izan zen talderik onena. Hurrengo egunean, Sopuertako Paco Cepeda Sari nagusia irabazi zuen Ellande Larrondek.