Altsasuko Jai Batzordearen hirugarren batzarra

Guaixe 2024ko uzt. 29a, 11:24

2023ko Altsasuko festetan jai batzordearen karpa. ARTXIBOA

Uztailaren 30an, asteartea, Altsasuko festen antolakuntzarekin jarraitzeko batzarra eginen dute, Gure Etxean.

Altsasuko festetako egitaraua forma hartzen ari dela dio Altsasuko Jai Batzordeak sare sozialen bidez, eta osatzen jarraitzeko uztailaren 30ean, asteartea, 19:00etan, hirugarren batzarra eginen dute, Gure Etxean. Aurrekoan Kuadrillen Eguna antolatzeko batzarra egin zuten ere.