Eskolaz kanpoko inor ezingo da Zelandiko eskola eremuan sartu

Guaixe 2024ko abu. 1a, 10:42

Zelandiko sarrera. UTZITAKOA

Kalte materialak izan direlako hartu du erabakia Altsasuko Udalak

Zelandi eskoletako atea zabalik egoten zen duela gutxira arte, eta nahi zuen orok bertako parkean edo pistetan jokatzeko aukera zuen. Tamalez, hemendik aurrera ezingo da hala izan, Altsasuko udalak eskolaz kanpoko inor sartzea debekatu baitu. Nonbait, berriki kalteak izan dira instalazioetan eta horregatik hartu du erabakia Altsasuko Udalak. “Berriki Zelandi ikastetxean eragindako kalte material larrien ondorioz, debekatuta dago eskolaz kanpoko inor sartzea” dio Zelandiko atean Altsasuko Udalak idatzi duen oharrak. Eremuaren zaintza bermatuko dela gaineratzen da.