Altsasuko Pilotajauku eta Altsasu Kirol Elkarteak 53. Otadiko Kristo Deuna Torneoko kartela itxi dute. Afizionatuen mailako torneoak bi finalerdi izango ditu, abuztuaren 31n eta irailaren 7an, larunbata, 21:30ean, Burunda frontoian. Finala Altsasuko festetan jokatuko da, irailaren 14an, larunbata, 18:00etan, Burunda frontoian. Jaialdia zabaltzeko Pilotajaukuko infantilen partida jokatuko da, segidan promesen mailako lau eta erdiko partida, eta, bukatzeko, eskuz binakako eliteen mailako torneoko partida Bi klubek antolatu dute txapelketa, eta partida guzietako sarrerak doakoak izanen direla nabarmendu dute.
53. Otadiko Kristo Deuna pilota txapelketa
Abuztuak 31 larunbata
21:30, Burunda frontoia
Lehen finalaurrekoa
Pilotajauku infantilak
Azkona - Beramendi / E. San Roman - Reparaz
Promesen lau eta erdia
Ibarluzea (Gipuzkoa) / Sanchez (Nafarroa)
Eliteen eskuz binakakoa
Etxeberria - Landa (Gipuzkoa) / Igoa - Azpiroz (Nafarroa)
Irailak 7 larunbata
21:30, Burunda frontoia
Bigarren finalaurrekoa
Pilotajaukuko infantilak
Arguelles - A.San Roman / Carabias - Rios
Promesen lau eta erdia
Murua (Gipuzkoa) / Sarasibar (Nafarroa)
Eliteen eskuz binakakoa
Fernandez - Sotil (Errioxa - Nafarroa) / Apezetxea - Apeztegia (Nafarroa)
Irailak 14 larunbata
18:00, Burunda frontoia
Finala
Pilotajauku infantilak
Azkona - Beramendi / Carabias - Rios
Promesen lau eta erdia
Ibarluzea / Sarasibar
Eliteen eskuz binakakoa
Igoa - Santesteban / Iribarria - Sotil