Remember, bachata eta abar musika entzuteko eta tragoren bat hartzen aukera izanen da abuztuaren 3an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Haritza tabernak antolatu duen tardeo ekimenean. Pandemiaren ondotik arratsaldez poteatzeko eta parranda egiteko ohituratik dator tardeoa.
Bestetik, abuztuaren 17an, larunbata, Haritza Comedy saioa izanen da: Inixioaren bakarrizketa. Duela urte bat aurkeztu zen herrian bakarrizketalaria lehenengo aldiz toki berean, eta uda honetan "etxera" itzuliko da.