Altsasuko Garagardo Azokaren edizio berri bat

Guaixe 2024ko abu. 2a, 13:12

2022ko Altsasuko Garagardo Azoka. ARTXIBOA

Abuztuaren 29tik irailaren 1era Kukuerreka elkarteak antolatutako garagardo festa izanen da, Baratzekobiden.

Festen aurretik zenbait ekimen izaten dira Altsasun, eta horietako bat Garagardo Azoka da; aurten abuztuaren 29tik, osteguna, irailaren 1era, igandea, ospatuko da, Baratzekobiden jarriko duten karpan. Ostegunean eta igandean 19:00etaik ireki eta 00:00ak arte zabalik egongo da azoka, eta ostiralean eta larunbatean 03:00ak arte luzatuko da festa. Duela zenbait urte Kukuerreka elkarteak hartu zuen azoka antolatzeko ardura, eta Altsasuko Udalaren eta Olatu Horma enpresaren laguntza du. Aurten garagardo berriak dastatzeko aukera izanen dela esan dute antolakuntzatik.

Garagardo Azokarekin batera abuztuaren 30ean, ostirala, Ezin Zailago Nafarroako zirku jaialdia izanen da Altsasun, eta, gauean, La Reina del Pop La Oreja de Van Gogh talde tributuaren kontzertua izanen da, Foru plazan.

Bestetik, abuztuaren 31n, larunbata, Ospa Eguna izanen da Altsasun.